Elkartea - Guri buruz

Kirol Aunitz, Kultur eta Kirol Elkartea 2004an Bilbon jaioa, onura ekonomikoak ateratzeko asmorik gabeko elkartea da eta honako helburu sozialak ditu:

  1. Osasun ikuspegitik eta ingurumenarekiko errespetutik kirol praktika sustatzea.
  2. Kirolaren bidez ohikoak diren jardueretatik baztertuak diren sektoreentzako integrazioa bultzatu: etorkinak, emakumeak eta minusbaliatuak.
  3. Edozein kirol espezialitatean edo kirol eta kultura praktikarekin modu zuzenean edo ez-zuzenean lotuta dagoen jarduerak irakasteko gai diren pertsonen prestakuntza kirol esparruan.
  4. Kulturari lotutako kirola ulertzeko modu berri bat sustatu, arte ederren edozein diziplina kirolaren osagarri bezala sustatzen duten akzioen sustapena egin kultur esparruan. Horretarako gure esperientzia eskoletara, institutuetara, instituzioetara, klubetara, federazioetara, kirol elkarteetara, elkarteetara eta gizartera eraman nahi dugu.
  5. Aisia, kultura eta kirola topagunea bihurtu gizarte baketsua eta bidezkoa bultzatu indarkeriazko gatazkak ekiditeko.
  6. Kirol jardueretan eta jarduera ludikoetan euskararen erabilera bultzatu
  7. Kirol eta kultura ekitaldietan parte hartzaile, ikusle eta antolatzaileen arteko interkulturalitatea eta genero berdintasuna bultzatu. Horretarako etorkin eta emakumeen elkarteen eta Kirol Aunitzen Kultur eta kirol elkartearekin kooperazioa bultzatu egiten dugu.

 

Helburu horiek lortzeko mota ezberdinetako jarduerak aurrera eraman ditugu:

  1. Formazio ikastaroak.
  2. Hitzaldiak, mintegiak eta konbentzioak.
  3. Euskal sistemaren kirol, kultura eta instituzio publiko zein pribatu agenteekin jarduerak.
  4. Kirol alternatiboen hedakuntza eta ezarpena bultzatzeko jarduerak
  5. Gizarte balioekin lotura zuzena duten kirol eta kultura jarduerak, baita instituzioentzat interes handikoak direnak.
  6. Kirol eta kultura ekitaldien antolakuntza
  7. Jarduera sozio-kulturalak.
  8. Familien topaketak kirolaren bidez
  9. Baztertuak dauden kolektiboentzako (etorkinak, emakumeak, etxerik gabeko pertsonak...) kirol eta maila desberdinetako txapelketak, beti ere kontutan hartuta txapelketen helburua parte hartzea dela.

Aurretik aipatutako helburu eta jarduera guzti hauek jarduera fisiko eta kirol arloan programa ezberdinei bide eman diete: GUREAISIA, BILBOFIT, MUNDUKO EMAKUMEAK ETA KIROLA, RUEDING TREES, BIHOTZ BIHOTZA, MUNDIALITO BBK. Kirol Aunitz Elkarteak beste elkarteekin, pribatu zein publikoekin, kolaborazioa izan du.

Bizkaia Kirolak Sariak 2013

Bizkaiko Foru Aldundiak 2013 urte honetan, 10 urtetan egindako lanaren ibilbidea saritu egin du BIKAIA KIROLAK SARIAK 2013 Festan. Kirol Aunitz Kirol eta Kultura Elkarteak kirol arloan saria jaso egin du.